Ba al duzu komunikazio-esperientziarik? Marketin-ekintzak eta ekitaldiak diseinatzea eta garatzea gustatzen al zaizu? Hala bada, hau da zure aukera! Adecco-k HAZI FUNDAZIOAREKIN kolaboratzen du, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko elikaduraren eta basoen...
Ba al duzu komunikazio-esperientziarik? Marketin-ekintzak eta ekitaldiak diseinatzea eta garatzea gustatzen al zaizu? Hala bada, hau da zure aukera!
 Adecco-k HAZI FUNDAZIOAREKIN kolaboratzen du, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko elikaduraren eta basoen balio-katearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna bermatzeko proiektu estrategikoak koordinatzen dituen erakundearekin. Bere komunikazio-sailean komunikazioan eta marketinean aditua den pertsona bat modu egonkorrean sartzeko eskatzen du. Aditu horren egitekoa komunikazio-, sentsibilizazio- eta ekitaldi-arloko ekintzak diseinatzea eta garatzea izango da, eta HAZIren eta dagokion sailaren edo sailburuordetzaren beharrei erantzun teknikoa emango dieten proiektuak kudeatuko ditu.
Eguneroko lanean, hauek izango dira zure ardurak:
·  Komunikazio- eta sentsibilizazio-planetan integratutako komunikazio-, sentsibilizazio- eta ekitaldi-ekintzak diseinatzea eta kudeatzea.
·  Ekitaldiak koordinatzea eta kudeatzea.
·  Onlineko komunikazio-kanalak koordinatzea eta kudeatzea: webguneak, sare sozialakp>
·  Partzuergoetako proiektuen identifikazioan, definizioan eta garapen teknikoan aktiboki parte hartzea.
·  Prestakuntza- eta dibulgazio-ekintzak egitea.
·  Etengabeko eguneraketa teknikoko jarrera izatea.
·  HAZI FUNDAZIOAren barne-prozesuei buruzko araudia betetzea.
 
Kontratazio egonkorra eta baldintza soziolaboral erakargarriak dituen fundazio garrantzitsu batean sartuko zara:
·  Kontratu mugagabea.
·  Urteko ordainsari gordina: 41.461,38 €.
·  Astelehenetik ostiralera bitarteko lanaldia, sartzeko malgutasuna 7: 30etik 9: 00etara, eta irteteko malgutasuna 15:00etatik 16:30era.
·Telelaneko bi egun astean.
·  Bere sektorean puntakoa den erakunde batean lan egitea.
·  Hautatutako pertsonak Haziren hiru egoitzetatik (Donostia (Gipuzkoa), Abadiño (Bizkaia) edo Gasteiz (Araba) aukeratuko du lantokia, bere eginkizunak betetzeko egin beharreko joan-etorriak gorabehera.
Beharrezkoa da:
·  Informazioaren Zientzien, Publizitatearen, Marketinaren eta Komunikazioaren, eta Kanpo Harremanen arloetako lizentziaturak edo unibertsitate-gradua. 
·  Gutxienez urtebeteko esperientzia frogatua komunikazio, marketin, publizitate eta/edo kanpo-harremanetako teknikari gisa. 
·  Euskarako C1 maila, edo baliokidea. 
·  B motako gidabaimena.
·  Desplazamenduetarako aukera izatea.
Marketinaren eta komunikazioaren zale amorratua bazara, hau izan daiteke zure aukera!
 
Hautagaitzak jasotzeko epea 2025eko maiatzaren 25ean amaituko da.
Hautaketa-prozesuan printzipio hauek izango dira nagusi: "Pertsonen aukera-berdintasuna aniztasunean". Enplegu Publikoari buruzko 11/2022 Legean ezarritako printzipioak beteko dira.
Jakinarazten dizugu zure hautagaitzako datuen tratamenduaren arduraduna HAZI dela (IFK: G48986137; posta-helbidea: Granja Modelo, z/g, 01192 Arkaute, Araba), eta datuak babesteko, ordezkariarekin harremanetan jartzeko, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko eskubideak kudeatzeko [[email protected]] (mailto:[email protected]) helbidea duela. Deialdiari eta zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehiago lor dezakezu esteka honetan.
https://hazi.eus/wp-content/uploads/komunikazioa-1.pdf
En Adecco creemos en la igualdad de oportunidades y apostamos por el Talento Sin Etiquetas

¡No te pierdas nada!

Únete a la comunidad de wijobs y recibe por email las mejores ofertas de empleo


Nunca compartiremos tu email con nadie y no te vamos a enviar spam

Suscríbete Ahora

Últimas ofertas de empleo de Marketing y Negocio en Bizkaia

NA

¿Tienes experiencia en comunicación?, ¿te gusta diseñar y desarrollar acciones de marketing y eventos? Si es así, ¡ésta...

Expressive Media Projects

Bilbao, ES

La persona responsable del puesto de Digital Marketing Specialist se encargará de implementar y gestionar las campañas...

Mantell Associates

Bilbao, ES

Mantell Associates is currently partnered with a well-established Biotech organisation. They are currently looking to...

SIXT

Bilbao, ES

¿Quieres prepararte para un puesto de liderazgo y trabajar activamente en nuestras sucursales de País Vasco? ¿Te...

Red Bull

Bilbao, ES

Our Red Bull Student Marketeers are part of the most dynamic and empowered brand and product ambassador program in the...